Euskal musika, dantza tradizional eta garaikidea, Santutxu Kolorea programan

Ekainaren 3tik 6ra, laugarren edizioa ospatuko du aurten Santutxu Kolorea programak, folklore tradizionala bultzatzeko eta gaur egungo dantza tradizionaleko modu berriak erakusteko, ikuskizun paregabeen bidez. Santutxuko Karmelo Plaza aire zabaleko agertoki bihurtuko da, jendeari punta-puntako dantza-taldeak, txalapartariak, txistulariak, dantza eta bertsolaritza eta harri-jasotzaileen bertsoak gozatzeko aukera emateko.