Skip to main content

Kimuak programak jaso du Zinemira saria Euskal Herriko laburmetraiak sustatzeagatik

Kultura

Bart banatu zuen Zinemaldiak saria, Euskal Zinemaren galan, Victoria Eugenia antzokian. Euskal Zinemaren gau handia, ordea, sari emateaz haragoko gala izan zen. Besteak beste, banan-banan aurkeztu zituzten Irizar sarirako hautagaiak diren fikziozko eta ez-fikziozko filmak.