Euskal Herria Zuzenean (EHZ) jaialdia, uztailaren 1etik 3ra Irisarrin

Euskal Herria Zuzenean jaialdiak ekin dio 26. edizioari. Uztailaren 1etik 3ra kontzertuez gain, kultur ekitaldiz eta hitzaldiz beteko da Irisarri.
Hiru eguneko festibalak Sepultura, Delirium Tremens, Odei, Vulk, Merina Gris, Lumi, Frikun, Joseba Irazoki... eta beste hainbat artista hartuko ditu protagonista. Aurten, gainera, kontzertuen artean DJak ere egongo dira: Juanita Ba­nana, Lee Scratch Pourri, DJ Txako, Øra eta Marko et Selectarak.

Julen Oillarburu EHZko bozeramaileak argi utzi du, "musika jaialdi bat baino gehiago da EHZ”.

Horrela gelditu da, horrenbestez, musika programazioa:

  • UZTAILAK 1 - OSTIRALA: Lumi, Amorante, Delirium Tremens, Fizt & Furiuz, Sepultura, Eesah Yasuke, Atoem.
  • UZTAILAK 2 - LARUNBATA: Kilimak, Frigo, Madelyn Ann, Pasadena, Ødei, Ezpalak, Bulego, Vulk, Merina Gris, Calling Marian.
  • UZTAILAK 3 - IGANDEA: Gailu, Josepa Tapia, Ibil Bedi, Frikun, Sofa, Ah ! Kwantou, Joseba Irazoki eta Lagunak, Xutik, Niko Etxart eta Hapa Hapa, Fusible.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image