Skip to main content

'Erlauntza' eta 'Paperezko hegoak' euskarazko lanak aurkeztuko dira Zinemiran

Kultura

Azken txanpan sartu da Donostiako 69. Zinemaldia baina oraindik ere badira aurkezteko dauden filmak. Gaurkoan euskarazko bi lanen estreinaldia izango da jaialdian: batetik, Egunkariaren itxierari buruzko Paperezko hegoak dokumentala eta, bestetik, Zinemira sailean proiektatuko den Erlauntza fikzioko luzemetraia.