Skip to main content

"Emakumeen kontuak baino ez" ditu jorratuko 'Luze edo motz' ikuskizunak

Kultura

Bakean dagoenari bakean utzi ikuskizunaren arrakastaren ondoren, proposamen berria osatu dute Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena umoregileek. Luze edo motz du izena emanaldi berriak eta lehenengoan euskara eta generoa izan bazuten hizpide, generoari baino ez diote helduko kasu honetan. Martiarenak azaldu duenez, lehen ikuskizuna ikusi zutenen erreakzioari erantzunez osatu dute proposamena.