Skip to main content

Eli Pagola, Egonarria: “Lehen sektorea gero eta kezka eta jakin min handiagoa pizten duen eremua da”

Kultura

ARGIAk Egonarria bideopodcast-a jarri du martxan, eta gurekin izan dugu Eli Pagola saioko aurkezlea. Pagolak azaldu digu lehen sektorea bizi duten eragile eta pertsonekin bildu direla, eta une bat konpartitzeko eta beren berri izateko gune bat sortu dutela.
Egonarria izenaz galdetuta, Pagolak nabarmendu du hitz hori badela sektore horretako langileei edota nekazarien atxikitzen zaien ezaugarri bat, egoten jakitea, patxada: “Nekazarien egoten jakite horretatik datorren hitza da, eta iruditu zaigu hona ekartzeko moduko hitza dela, beraiena delako gurea baino gehiago”:
Pagolak nabarmendu du lehen sektorea gero eta kezka eta jakin min handiagoa pizten duen eremua dela, eta, zentzu horretan, dio poztekoa dela horrelako saio bat egiteko eta ARGIAn hedatzeko aukera izatea.