'El Drogas'ek 'El largo sueño de una polilla' diskoaren bira abiatuko du Oñatin

'El Drogas' musikariak irailaren 29an Oñatin hasiko duen bira akustikoa iragarri du, 'El largo sueño de una polilla' diskoa aurkezteko. Disko berri horren 'Apoyarse en el aire' izeneko abestia ere aurreratu du.