Skip to main content

EKE-Elkar literatur bekak ordezkatuko du Gazteluma saria

Kultura

EKE-Elkar literatur beka sortu dute Euskal Kultur Erakundeak eta Elkar Fundazioak, Ipar Euskal Herriko idazleak euskaraz idaztera bultzatzeko asmoz. Bi urtean behin antolatuko da beka eta edizio bakoitza literatur-genero bati lotuta izango da, lehena nobela grafikoa izanik. Maiatzaren 31ra arte jasoko ditu epaimahaiak proposamenak eta ekainaren 31n bekaren 6.000 euroak jasoko dituen proiektua jakinaraziko da.