Skip to main content

Ekainaren 7rik 12ra ospatuko da Dock of the bay jaialdiaren 14. edizioa

Kultura

Pandemiak Dock of the bay jaialdia bere ohiko datetan egitea galarazi zuen eta urte bukaeran udaberria-uda aldera ospatzeko asmoa agertu ostean, data zehatzak iragarri dituzte antolatzaileek dagoeneko. Hain zuzen, ekainaren 7tik 12ra bitartean ospatuko da Donostiako musika dokumentalen jaialdia, Gipuzkoako hiriburuko Trueba zinemetan eta Principal Antzokian.