Skip to main content

EHZ jaialdiak kartela itxi du, Zetak, Krav Boca, FM Belfast eta J Martinarekin

Kultura

EHZ festibalak ekainaren 30ean, uztailaren 1ean eta 2an egingo dute Irisarrin, eta dagoeneko itxi dute kartela. Bigarren oholtzan, aurretik aipatutako J Martina taldeaz gain, Françoise del Mundo, Ixabe, Nize, Ztah, DIA DJ's, Atzarbale, Sofa, Pisso & OPH eta Estele D ikusteko aukera izango da.

Kontzertuez gain, bestelako ekitaldiak ere izango dira larunbat eta igandean, Irisarriko plazan. Bertso-poteoak, antzerkiak, dantzak eta txarangak, besteak beste. Bestalde, hainbat erronkaren inguruan eztabaida eta mintzaldiak antolatuko dituzte.