Skip to main content

Durangoko emakumeen kartzelan egondako presoak soka-dantza berezi batekin omendu dituzte 'Agurrik Gabeak' ekitaldian

Kultura

1939-1940 urteen artean Durangoko emakumeen kartzelan egondako presoak omendu dituzte Durangon, 'Agurrik Gabeak' ekitaldian. 1936ko uztailean kolpe faxistaren ondorioz, Askatasuna, Justizia Soziala, II. Errepublikako legezko Gobernua eta Euskal Herriko eskubideak defendatzeagatik kartzela zigorra sufritu zuten emakumeak gogoratu dituzte. Horretarako, soka-dantza berezi bat dantzatu dute Joseba Sarrionandiak osaturiko koplen erritmora. Erika Lagomak abestu ditu koplak Onintza Azkaratek biolarekin lagunduz.