Skip to main content

Durangoko Azokak 'eztanDA' egingo du abenduaren 7tik 11ra

Kultura

Ohiko formatua berreskuratuko du 57. azokak eta online dendari ere eutsiko dio. Ruben Ramos diseinatzaileak egin du aurtengo kartela, sorkuntzaren eta jaiaren eztanda “big bang” eran irudikatuz

"Azokaren Unibertso osoa bueltatuko da” azaldu dute antolatzaileek. Nerea Mujika Gerediaga elkarteko presidenteak eskertu nahi izan du bi urte hauetan Azokari kulturzaleek, sortzaileek eta eragileek erakutsitako babesa. Azokari hasiera emateko milaka ikasle batuko dira Ikasle Goizean eta Azoka bukatzerakoan kulturaren plazak jarraipena izango du liburudendetan “Zu non, han DA!” egitasmoari esker.