Image

Durangoko Azoka 24 orduz, Hamaika Telebistan!

Etenik gabeko zuzenekoa eskainiko du Hamaikak Durangoko Azoka egunetan eta mundu zabalean jarraitzeko aukera izango da Smart TVko aplikazioari, webguneko zuzenekoari eta Lurreko Telebista digitaleko seinaleari esker.

Durangotik euskal komunitate digitalera, zuzenean! Goizean goizetik kultur aktualitatea Durangoko Azoka magazinarekin eta Hamaika24: Durangoko Azoka informazio eta eduki zerbitzuetan.

Bizi Musika! Gaueko prime-timean kontzertu esanguratsuenak eskainiko ditu Hamaikak. Ahotsenean zuzenean eskainiko du Hamaikak eta talde ezagunen emanaldiak berreskuratu gaueko prime-timean.
 
Sare sozialetan ere, zuzenean! Hamaika Telebista hedatze prozesuan den honetan, Hamaika komunitatea handitzen segitzeko zuzenekoak egingo ditugu zozketak eta Kolpez Kolpe saioko KZKpedia tartean. Irekieran, Azokako kaleko giroan eta Irati filmaren aurkezpenean ariko gara besteak beste.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image