Skip to main content

Donostian abiatuko da MendiTour 2021, mendia, abentura eta natura gaien inguruko zinema ziklo ibiltaria

Kultura

Urtero BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren aukeraketa eginik osatzen den zikloa da, beraz, aurtengoan, 2020ko jaialdiko edizioaren pelikula esanguratsuenak gozatu ahal izango dituzte hainbat herritan. Hilaren 26an emango diote hasiera egitarauari, Donostian, 'Charge 2' laburmetraiarekin eta 'Hillary – Ocean to sky' luzearekin, azken hau, iazko sari nagusiaren irabazlea.