Skip to main content

Donostiako Piratek Aste Nagusirako egitaraua aurkeztu dute

Kultura

Donostiako Piratek Aste Nagusirako egitaraua aurkeztu dute. 17 kontzertu egongo dira abuztuaren 13tik 20ra bitartean. Ibilbide luzeko taldeak izango dira; besteak beste, Zea Mays edo Kerobia. Azken urteetako nobedadeak ere egongo dira: Merina Gris, Dupla edo Ezpalak. Niña Coyote eta Chico Tornado eta Physis vs Nomos izango dira tokiko taldeen ordezkariak. Kontzertu guztien artean, Skakeitanena da berezienetariko bat, taldearen azkenetariko bat izango delako.