Skip to main content

Donostia Zinemaldiaren 70 urteko historia, online eta aurrez aurre kontsultatzeko aukera

Kultura

Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan aurkeztu dute astearte honetan Zinemaldiaren Artxiboa. Larunbatean, berriz, Donostiako Tabakaleran egingo dute jendaurreko aurkezpena, arratsalde osoko jardunaldiarekin.

Donostiako jaialdiaren 70 urteko historia biltzen duen webgunea da Artxiboa. Denera, 4.000 dokumentu digitaletik gora bildu dituzte atari berrian. Zinemaldiaren eta Kutxatekaren funtsetako 3.000 argazki baino gehiago digitalizatu dituzte.

Artxiboa webguneak Donostia Zinemaldiak eta Elias Querejeta Zine Eskolak 2018an hasitako 'Zinemaldia 70: historia posible guztiak' proiektuaren lehen fasearen amaiera ekarriko du.