
Disneyk bere edukia euskaraz eskaini dezan eskatu du Disney Euskaraz plataformak
Donostiako guraso talde batek bultzatu du eskaera, haur eta gazteek aisialdian euskaraz kontsumitzearen garrantziaz jabetuta. 5.500 sinaduratik gora bildu ostean Eusko Legebiltzarrean aurkeztu dute ekimena.