Skip to main content

Danborrada, bertan behera Euskal Herriko hainbat txokotan

Kultura

Osasun egoera dela eta, danborrada bertan behera geratu da Euskal Herriko hainbat txokotan. Tartean, ez dira ospatuko Azpeitian, Nafarroan eta 'Bixintxo' festak Hendaian eta Ziburun.

Donostian bestalde, helduena ez, baina "neurri zorrotzekin eta ibilbide oso-oso mugatuan", haur danborrada egongo da azkenean. Ia 3.000 umek hartuko dute parte bost haur danborradatan.