Skip to main content

'DA! Pro' topaketa profesionala antolatu du Durangoko Azokak abenduaren 5ean

Kultura

Laugarren urtez Durangoko Azokak 'DA! Pro' sortzaile eta programatzaileen arteko topagune profesionala antolatuko du. Aurten egitasmo hau abenduaren 5ean antolatuko da, hau da, Azoka hasi baino bi egun lehenago, bi espazio ezberdinetan: Durangoko Bizenta Mogel bibliotekan eta San Agustin Kulturgunean. Durangoko Azokarekin batera, proiektu honetan parte hartuko dute BBK-k, Musika Bulegoak, Bizenta Mogel bibliotekak eta Berbaro Elkarteak.
 
Izena emateko epea irekita dago sortzaile eta profesionalentzat. Artistek azaroaren 10era arte izango dute epea, eta programatzaileen kasuan azaroaren 30era arte luzatuko da. 'DA! Pro' egitasmoaren baitan katalogo bat sortuko da jasotako kultur proposamenekin.