Chick Corea jazz musikari mitikoa zendu da

Pianojolearen Facebook orrialdean eman zuten heriotzaren berri. Mezuaren arabera, otsailaren 9an gertatu zen, berriki aurkitutako minbizia mota arraro batek jota. XX. mendeko pianojole nabarmenetarikoa izan da Corea, Herbie Hancock eta Keith Jarrett-ekin batera, eta teklatu elektronikoen aintzindarietako bat ere.