Skip to main content

Bueltan dira Aratusteak, baina nola ospatuko dituzte bilbotarrek?

Kultura

Bueltan dira Bilboko Aratusteak. Lau urte geroago, otsailaren 17tik 21era, Bizkaiko hiriburuko kaleak kolorez beteko dira berriro. Farolin eta Zaranbolas pertsonaiei egiten zaien epaiketarekin abiatu eta sardinaren erreketaren ikuskizun klasikoaz bukatutzat ematen dira.Akotereak izango dira protagonistak aurten. Lander Otaolak Zaranbolas (pertsonai harroputza) pertsonifikatuko du eta Ylenia Bagliettok, berriz, Farolin (pertsonai ondobizia). Baina zertaz mozorrotuko dira bilbotarrek? Nola ospatuko dituzte Aratusteak? Mozorroa erosiko dute ala eskuz egingo dute?