Skip to main content

Bueltan da 40 Minutu Rock jaialdia, 'Bagatoz, badatoz’ lelopean

Kultura

'Bagatoz, badatoz' lelopean, bueltan da 40 Minutu Rock jaialdia. Otsailaren 25ean ospatuko da Durangon, Landako gunean. Online sarrerak eskuragarri daude https://labur.eus/hbePy estekan. Jaialdiaren egunean bertan ere sarrerak erosteko aukera eskainiko da aurrez 25 euroren truke. 18 talde eta musika jartzailek osatzen dute 2023ko 40 MinutuRock elkartasun jaialdiaren kartela: Merina Gris, Ginger, Brigade Loco, Dupla,Rottem XIII, Bengo, Huntza, Lukiek, Perlata, Skabidean, Iheskide, Unidad Alavesa eta Bulego. Karpa txikian dantzatu eta euskal presoen etxeratzea aldarrikatzeko aukera ere egongo da KSK, Azken erromantikoak, Pary & Tiza, Lietako esan digluten eta DJ Reimy lagunen eskutik.