Skip to main content

Broken Brothers Brass Band, New Orleanseko doinuekin kaleak astintzen dituen talde nafarra

Kultura

Broken Brothers Brass Band 2006an Iruñerrian sorturiko taldea da, pixkanaka handitzen eta garatzen joan dena.

Taldearen kantu berriak ezagutu eta atera berri duten diskoaz mintzatu dira Koldo Otamendi musika zuzenean saioko aurkezlearekin. New Orleanseko musika oinarri , kolaborazio anitzez josia, ‘Katebegia’ diskoa kaleratu dute.

Hona hemen taldea zertxobait gehiago ezagutzeko aukera. Gogoratu, "Musika Zuzenean: Broken Brothers Brass Band" saio osoa hamaika.eus atarian duzuela ikusgai.