Skip to main content

‘Bookstart’ 0 eta 2 urteko haurren artean irakurketa sustatzeko ekimena heldu da Gasteizera

Kultura

Bookstart ekimena heldu da Gasteizera, Gasteiz izanik Estatuko lehen hiriburua programa hau ezartzen. Ekimenaren funtsa 0 eta 2 urte bitarteko haurren artean liburuekiko maitasuna sustatzean datza. Horretarako doako liburu-sorta bat oparituko zaie programan parte hartzen duten familiei. Horrez gain, informazioa eta profesionalek zuzendutako tailerrak ere eskainiko ditu programak.