"Black is Beltza" Netflixen egongo da ikusgai martxoaren 26tik aurrera

Netflix plataformak Fermin Muguruzaren “Black is Beltza” filma gehituko du bere katalogora. Animazio filmak mundu osoko pantailetara egingo du salto martxoaren 26tik aurrera. Proiektuaren beraren sare sozialetako profiletan eman dute estreinaldiaren berri.