Skip to main content

Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-k aurtengo berdintasunerako Zirgari Sariak banatu dituzte

Kultura

“Desberdintasunak ez duela berdin” aldarrikatu dute ekitaldian. Zirgari Sarien ohorezko kategorian, Sara Estévez kazetariaren lana aitortu da. 1952an hasi zen lanean irratian, eta futbola bezalako kirol maskulinizatu baten lehen kronista bihurtu zen. Horrez gain, irratsaio bat zuzendu zuen lehen emakumea izan zen.

Erakundeen kategorian, alde batetik, AMUGE Bizkaiko emakume ijitoen lehen elkartea saritu da, emakume ijito asko ahaldundu dituelako. Bestalde, Lanbroa saritu da, feminismoaren elkarte aitzindarietako bat izan zelako Bizkaian.

Azkenik, Zirgari saria ESASentzat izan da. Duela bi urte sortutako sarea, kulturaren arloan berdintasuna lortzeko lan egin dute, hainbat ekimen antolatuz.