Skip to main content

Betagarrik bi kontzertu eskainiko ditu, taldearen 30.urteurrena ospatzeko

Kultura

Lehenengoa abenduaren 30ean egingo dute, Gasteizeko Jimmy Jazzen. Bigarrena, 2024ko urtarrilaren 13an, Bilboko Kafe Antzokian. "Pasa da asko, falta da gutxi" lelopean, Euskal Herriko plazetan igarotako 24 urteak omenduko dituzte.

Betagarrik 2017ko uztailean eman zuen bere azken kontzertua, Hatortxu Rocken 20. edizioan. Betagarri 1993. urtean sortu zuten, ska-rocka ardatz hartuta, eta bere ibilbidean hamabi disko argitaratu zituen taldea