Bertsolaritza Bilboko ikastetxeetara eraman du 'Mundu bat bertso' ekimenak aurten ere

'Mundu bat bertso' ekimena eskaini die Bilboko Udalak hiriko ikasleei aurten ere. Bizkaiko Bertsozale elkarteak garatuta, Bilboko ikastetxeetan antolatzen da gure herriaren kulturari buruz sakontzeko eta euskararen ezagutza handitzeko lehen hezkuntzako ikasleen artean.