Berehalako neurriak eskatu dizkio Alerta Gorria plataformak Legebiltzarrari

Alerta Gorria zuzeneko kultur emanaldien plataformak berehalako neurriak eskatu dizkio Gasteizeko Parlamentuari kultur sektorearentzako. Plataformako zenbait ordezkarik legebiltzarreko kultura, euskara eta kiroleko batzordean hartu dute parte aste honetan 7.000 langile hartzen dituen sektorea erreskata dezaten eskatzeko.