Skip to main content

Batukaden topaleku bilakatu da Lazkao, 200 danbor jotzaile baino gehiagoren parte hartzearekin

Kultura

Batukaden topaleku bilakatu da Lazkao ekainaren 11n. Euskal Herriko, Herrialde Katalanetako eta Espainiako 15 taldek girotu dute herria batukada doinuak astinduz. Tartean izan dira Lazkaoko Suthai eta Itsasondoko Batukaleroak taldeak, besteak beste. 20:00ak aldera 'Lazkao' erritmoa estreinatu dute denek elkarrekin plazan. Guztira, 200 danbor jotzaile inguru bildu dira, “inon inoiz” egin ez dena.