
Banda Lehiaketa abiatu dute Gasteizko Txosnek
Aurten jaiekin zer gertatuko den oraindik argi ez badago ere, motorrak berotzeko, urtero antolatzen duten txapelketa martxan jarri dute. Urtarrilaren 20tik hasita, martxoaren 4ra arte izango da izena emateko epea, gasteizkotxosnak.eus webgunean.