Skip to main content

‘BADON*’ opera garaikidea izango da 23. Korrikaren ekitaldi kultural nagusia

Kultura

23. Korrikak ekarriko duen berrikuntzetako bat kultur lan baten ekoizpena izango da. Horretarako, Korrika-AEK Kultur Sorkuntzarako I. beka jarri zuten abian eta irabazleek ‘BADON*’ proiektua dakarte eskuartean. Opera garaikidea izango da azarotik aurrera Korrikaren ekitaldi kultural nagusia. Bestalde, II. Kultur sorkuntzarako bekaren deialdia zabaldu dute.