Skip to main content

Bad Religion musika talde kaliforniarrak Barakaldoko BECen jo du

Kultura

Bad Religion talde kaliforniarra punk rock emanaldi berezi baten protagonista izan da Barakaldoko BECen. Kontzertu bira hasi du Europan zehar, berrogei urteko ibilbidea ospatzeko. Bi urteko atzerapenarekin ospatu behar izan dute beren lau hamarkadetako musika ibilbidea covid-19aren pandemiaren ondorioz, eta, beraz, birari 40 Years +2 izena eman diote.