Aurtengo San Sebastian eguna etxean eta danborrada pantailaren bestaldean

Koronabirusaren pandemiak San Sebastian egunean ere eragina izan du, bestelakoa izango da aurtengoa, berezia oso. Jende pilaketarik, danborrada jendetsurik eta gaueko girorik ez dute izan kalean Donostiako eta Azpeitiko herritarrek. Aurtengo ospakizunak etxeetan eta danborrada pantailaren bestaldetik ikusi behar izan da.