Skip to main content

Aurtengo edizioko egitaraua aurkeztu du Durangoko Azokak

Kultura

“Euskal kultura bor-bor izango dugu edizio honetan” adierazi dute Durangoko Azokako antolatzaileek. Abenduaren 7an Ikasle Goizarekin irekiko da Azoka. Gainera, azokak ohiko datuak berreskuratu dituela azpimarratu dute. Orotara, argitaletxe, diskoetxe, kultur elkarte, erakunde eta banatzailek hartuko dute parte eta 248 erakusmahai izango dira, guztira 930 nobedade.

Izaskun Ellakuriaga Talaiako arduradunak adierazi duenez, zabalkunde lanen aurkezpenak egingo dira abenduaren 8an, 10ean eta 11n, eta horrez gain, kultur arloko gai ezberdinen gaineko hausnarketarako tartea ere izango da. Kabian, bestalde, mundu digitalarekin lotutako aurkezpenak egongo dira abenduaren 7an eta 9an.

Irudienean, Euskal Herri osoko ikus-entzunezko lanak ezagutzeko aukera egongo da. Guztira, 24 film luze, 15 film labur, webserie bat eta podcast bat aurkeztuko dira.

Saguganbaran, familiei begirako ikuskizunak, tailerrak eta aurkezpenak egongo dira Azoka egunetan; eta Szenatokian, aurten, pieza laburren erakusketa egingo da. Abenduaren 8tik 11ra hamabi talde arituko dira, hiru talde egunero, bakoitza bi edo hiru saiorekin, guztira 29 saio eskainiz.

Data zehatz bat ere jarri dute gazteentzat, izan ere, abenduaren 9a Gazte Eztanda eguna bezala izendatu dute. Egun horretarako ekintza zehatzak izango dira gazteentzat bereziki.

Urte berezia izango da Ahotsenearentzat ere, bere sorreratik 15 urte beteko baitira.

“DA! PRO topaketetan12 familia ikuskizun eta 13 musika proiektu aurkeztu dira.