Skip to main content

Aurten ere ez da izango Dimetal Fest jaialdiarik

Kultura

Bertan behera utzi du Dimetaleroak elkarteak Dimetal Fest jaialdiaren seigarren edizioa. 2020rako aurreikusita zegoen kartela 2021eko irailaren 24 eta 25era atzeratu zuten, baina ostegunean sare sozialetan aditzera eman dutenez, data horietan ere ez da izango Diman ospatzekoa zen jaialdiaren 6. edizioa.