Skip to main content

"Askotariko estilo eta unibertsoetatik" datozen artistak EHZn

Kultura

Ekainaren 30etik uztailaren 2ra egingo dute 27. EHZ Euskal Herria Zuzenean Irisarrin. Iragarri dute Willis Drummond, Soulfly, Mice eta Habia taldeek ere joko dutela EHZn. AKts, Alarma Morea, Madmadmad eta Mandarine ere izango dira, eta aurretik ere iragarri zituzten talde gehiago: Belako, Kolinga, Afrika Bibang, Ada Oda, Kristonak eta Muare. Gainera, Ertza dantza konpainiak 'Otempodiz' obra eskainiko du.