Skip to main content

'Antzezmetraia' eta 'Espazioa' dira TopAraba egitasmoaren proiektu irabazleak

Kultura

Oihaneder Euskararen Etxeak eta Vital Fundazioak bigarren urtez jarri dute martxan TopAraba egitasmoa: kultura diziplina ezberdinetako norbanako sortzaile arabarrei zuzendutako proposamena da, eta euskarazko kultura sormena sustatzea, berrikuntza suspertzea eta sortzaileen artean sareak sortzea izan ditu helburu.
Saretze horretatik sortu dira bi talde, eta hauek aurkeztutako proiektu irabazleak: 'Antzezmetraia' eta 'Espazioa'.