Skip to main content

Antzerkira eraman du 'Altsasu auzia' Maria Goiricelayak

Kultura

‘Altsasu’ antzezlana aurkeztu du Maria Goiricelayak eta lantaldeak Bilboko Arriaga Antzokian. Han bertan egingo dute euskarazko zein gaztelerazko estreinaldia urriaren 28 eta 29an, hurrenez hurren. Goiricelayak berak sortu du testua, Altsasuko auziaren prozesu judiziala oinarri hartuta, eta Kepa Errastik euskaratu du. Alde guztien mina islatu eta justiziaren kutsadura mahai gainean jarri nahi izan du egileak, azaldu duenez.