Skip to main content

Annie Ernaux frantziar idazleak jaso du aurtengo Literaturaren Nobel saria

Kultura

Stokholmen eman du sarituaren berri Suediako Akademiak, eta literatura fikzioaz harago zabaltzeko egindako lana laudatu dio idazleari, "memoria pertsonalaren sustraiak, banatze-prozesua eta mugatze kolektiboa azaleratzeko erakusten dituen ausardiagatik eta zorroztasun klinikoagatik".

Idazlearen lau obra euskaraz aurki ditzakegu: Begira zenbat argi, maitea, Emakume bat, Gertakizuna, Lekua eta Pasio hutsa.

Idazleak adierazi du "ohore eta erantzukizun handia" dela saria jasotzea.

Bere idazkerak esperientzia autobiografikoak ditu iturburu, eta fikzioa, soziologia eta historia uztartzen ditu bere familiako istorioak eta berari geratutakoak kontatzeko, hala nola abortua edo bularreko minbizia.