Skip to main content

Andoni Imaz, Badok: “Atzeko helburua euskal musika sustatzea da”

Kultura

Euskal musikarekin jolasteko 'Badok'-ek Kantok jolasa sortu du: kantu baten pasartea entzunda, abestia asmatu behar da. Erabiltzaileak sei saialdi ditu kantua asmatzeko. Saialdi bakoitzean bost segundoko pasarte bat entzun ahal izango du. Sei aukera daude kantuaren izenburua asmatzeko. Egunero kantu ezberdin bat asmatu behar da, Badok-en datu basean entzungai dauden 32.000 abestietako bat.

Abian da jolasa, eta gaiari heltzeko Andoni Imaz elkarrizketatu dugu, Badok proiektuaren arduraduna.