Skip to main content

Alardeaz eztabaidatzeko tresna nahi du izan "Aurrera egin badugu" dokumentalak

Kultura

“Aurrera egin badugu” dokumentala aurkeztu du Hondarribiko Jaizkibel konpainiak, herrian bertan. Julen Hernandez kazetari eta Youtuberrak zuzendu du lana, Gipuzkoako herri hartako alarde parekidearen aldeko mugimenduaren eta, bereziki, Jaizkibel konpainiaren berdintasuneranzko bidearen ingurukoa.

Julen Hernandez dokumentalaren zuzendariarekin eta Arantxa Urretabizkaia Jaizkibel konpainiako kide historikoarekin hitz egin dugu Gurean Gaur saioan.