Skip to main content

Alaia Martinek irabazi du Elizondon egindako lehenengo finalaurrekoa

Kultura

Alaia Martin izan zen pasa den larunbatean Elizondoko finalaurreko saioko irabazlea 729,5 punturekin, eta Amurrioko saioan kantatzeko zuzeneko txartela lortu du, beraz. Joanes Illarregik bigarren egin zuen saioan eta jarraian sailkatu ziren Agin Laburu, Unai Agirre, Onintza Enbeita eta Iñaki Apalategi.

1.400 bertsozale bildu ziren Baztan pilotalekuan saioa bertatik bertara jarraitzeko. Urriaren 29an izango da hurrengo finalaurrekoa, larunbatean, Donibane Garazin. Kantuan Aitor Etxebarriazarraga, Amets Arzallus, Asier Azpiroz, Haritz Mujika, Nerea Elustondo eta Oihana Iguaran. Saioa 17:00etan hasiko da Jai Alain.

Sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai.