Image

Aitor Mendiluze izan da garaile Durangon 726,5 punturekin, lehen itzulia itxiz

Aitor Mendiluze izan da garaile Durangon, 726,5 puntu eskuratuta. Saioa amaitu orduko jakin zen zein diren hurrengo fasera pasatuko ez diren sei bertsolariak: Ane Labaka, Nerea Elustondo, Iñaki Apalategi, Asier Azpiroz, Haritz Mujika eta Aitor Etxebarriazarraga.

Azaroaren 19an hasiko da finalaurrekoen bigarren itzulia, Amurrion (Araba). Bertan izango dira kantuan: Oihana Iguaran, Alaia Martin, Aitor Bizkarra, Agin Laburu, Miren Artetxe eta Onintza Enbeita.

Ondorengo faseak azaroaren 26an Baionan eta abenduaren 3an Bilbon izango dira.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image