Skip to main content

Ahotseneak 15 urte betetzen ditu aurten!

Kultura

Azokako gunerik handiena da Ahotsenea, musika eta berbaldiak batzen dituena. Bi espaziotan banatuta dago: solasaldiak Bartolome Ertzilla Musika Eskolan izaten dira eta kontzertuak Plateruenan. Izan ere, musikak presentzia handia baitu Azokan

47 kontzertu eskainiko dira aurten, abenduaren 7tik 11ra bitartean. Delirium Tremens, Xsakara, Merina Gris, Ines Osinaga eta Kokein egongo dira, besteak beste. Streaming bidez eskainiko dira kontzertuak. Hamaika Telebistan ere egongo da kontzertuez gozatzeko aukera! Ez galdu!