Skip to main content

‘Ahoa narras’ lelopean dator Feministaldia asteazkenetik larunbatera

Kultura

‘Ahoa narras’ leloa aukeratu dute aurten Feministaldiaren sustatzaileek. Azaroaren 30etik abenduaren 3ra bitartean egingo da kultura feminista jaialdia, Donostiako Tabakaleran. Hamazazpigarren aldiz, kultura feministari lotutako ahots, sorkuntza eta diskurtsoen elkargune izango da Feministaldia.

Askotariko edukiek osatzen dute aurtengo Feministaldiko egitaraua, zeina 25 artistak, aktibistak eta pentsalarik baino gehiagok osatzen duten. Aldaketa urtea da Feministaldiarentzat, izan ere, jaialdiaren hazia ezarri zuen kolektiboa, Plazandreok plataforma politikoak, antolakuntzaren ardura utziko du. Leire San Martinek eta Laura Muelasek hartu diete lekukoa.

Sarrera librea izanen da, edukiera bete arte. Gainera, emanaldietako batzuk streaming bidez ikusteko aukera egonen da.