600 eserleku bete ahal izango dituzte 1.600 lekutik gorako aretoek EAEn

Kultur emanaldietan ere izango dute eragina Eusko Jaurlaritzak koronabirusa kontrolatzeko neurrietan egindako aldaketek. Asteartean indarrean sartutako neurri berriek, konfinamendu perimetralaz harago, areto handien edukierak zuen muga ere lasaitu dute.