Image

47 taldek hartuko dute parte Ahotsenean abenduaren 7tik 11ra

Ahotsenea 15 urte beteko ditu aurten, eta ospatzeko bost eguneko musika maratoia prestatu dute antolatzaileek. Zuzenekoak Plateruenean izanen dira, sarrera doakoa izango da aforoa bete arte, eta ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea.

Guztira, 47 ikuskizun egongo dira. Goxua N'Salsa, Neomak, Agur, Janus Lester, Keia, Irtera edota Mirua talde hasiberriek eszenatokia partekatuko dute Delirium Tremens, Willis Drummond edota Kokein bezalako ibilbide luzeko bandekin.

Estilo ugaritako musika entzun ahalko da, baina rock eta pop doinuak izango dira nabarmenenak. Horren adibide dira Maraca Diablo, Zakill, Sua, Piztiak, Hibai, Kurkuma, Saia Goait, Ezpalak, Pasadena, Assata, Asla, Kyxo, Rukula, Rodeo, Dukkha, Fufu, Mice, Txost!, Orbel, Burutik, Kristonak edota Mkyxoairu taldeak.

Pop elektronikoa presente egongo da Merina Gris eta Lumi taldeekin; Bengok eta Odeik hip-hopa eramango dute Ahotseneara; Bolbora eta Sutan taldeek ska-reggaea landuko dute; Mugan taldearen folk doinuak; jazza eta soula Arima Soul bandaren eskutik...

Bakarlariei ere egingo diote tarte bat, horrela, Olaia Inziartek, Ilargik, Peru Galbetek eta Esti Markezek zuzenekoa eskainiko dute. Ines Osinagak bere proiektu berria aurkeztuko du.

Kontzertuak streaming bidez ere jarraitu ahalko dira www.durangokoazoka.eus webgunean.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image