Skip to main content

40 Minutu Rock: "Elkartasun uholde erraldoia iritsi da euskal presoengana"

Kultura

Kontzertuetarako sarrera guztiak agortuta, 8.000 pertsona bildu ziren larunbatean Landako Gunean. Jaialdiko antolatzaileek adierazi dute musika eta elkartasuna batzeko "konpromisoarekin" aurrera jarraituko dutela, "azken presoa etxean izan arte". Antolatzaileen esanetan, “elkartasun uholde erraldoia iritsi da euskal presoengana.”

Tamalez, protokolo feminista aktibatu behar izan zutela azpimarratu dute. Alde horretatik, gogoratu dute jaialdian ez dituztela "ezelako eraso sexista, transmaribibollo, eta arrazistak" onartzen.