Skip to main content

2020tik entregatzeke zegoen Adarra Saria Kepa Junkeraren senideek jaso dute haren ordez

Kultura

Kepak ezin izan du saria jaso, eta haren ordez, senideek hartu dute.

Musikariaren ibilbideari buruzko 'Berpiztu' pelikula estreinatu dute Zinemaldian. Dokumentalak Kepa Junkeraren ibilbidea jasotzen du, sormen zurrunbilo betean, iktus batek bizitza hautsi baitzion. Ganten konortea galdu zuen 2018ko abenduko egun hartatik, musikari bizkaitarra borroka etengabe batean murgilduta dago, hizketa eta mugikortasuna berreskuratzeko. Haren errehabilitazio prozesua jasotzen du Fermin Aio zuzendariak eta Garazi Velasco zuzendariordeak sortutako lanak.